XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ori da ama, nik egin dodan okerkeria guztia, zapladak merezi izateko? Zer egin bear dot ba, urte bitan kanpoetatik ibillita, etxeratu dan adiskide bat berbetara bajatort? Zoaz ortik erantzun?.

- Bai, zoaz ortik erantzun! I ez azalako aregaz batu bear doana.

- Ai ama, ori da arrigarrizko gogortasuna! Nik ezin neike ori egin!.

- Ez orretarako? Eutsozan ba beste zaplada bi, erantzupen orren nekalgarri!.

- Zeurea naz ta jo naizu ama nai dozun guztian, baiña badakizu Mundakako gizadi guztien artean entzute andikoa dana Josetxo, bere betiko egitasun onakaitik, eta ganera ikastuna ta esangiña dalako.

Ni baiño neskatilla aberatsagoak egiten deutse abegi ona, ta ibilten dira beragaz, jantzan ta olgetan tanbolin soiñuan.

Zergaitik da ba deungekeria, nigana datorrenean, nigaz berbetan egotea?.

- Ez eidan aitatu geiago mutil ori, osterantzean ilgo aut.

- Il ama, il nai banozu, baiña nik ezin neio egin zitalkeriarik on-ona dan mutillari.

Zeure guramena egitearren, ez naz iñoiz joango berbetara Josetxogana, baiña bera badator neugana, ezin esan izango deutsat aldendu daiteala nigandik.

- Auturik asko da gaurko, ta ixildu gaitezan, beste zaplada batzuk artu nai ez badozan.

Eladitxok lenago artu eban burubidea ixil-ixillik egoteko aita-amak nekalduten ebenean, baiña orain, auzi onetan, ezin egon izan zan egiak esan baga.

Oneekaz jazoerokaz usmau eban, zelan arek, Josetxogaz egoala deitu eutsan atso sorgiñak zainduten eban nundik eta nogaz ebillen, amari salatuteko.